2011-06-02

Txirringaz

Ba zen garai bat, noiz lanera joateko, hornidurak banatzeko edota igandetan ibilalditxoren bat egiteko txirrindula erabiltzen zen. Pobreen berebila zen. Askotan, txirringa anai-alabekin elkar erabiliz, guztiontzat bana izateko dirurik ez zegoen eta.

Ondoren, trena, autoak, autobusak etabarreko garraioak eskurakorrak bihurtu ziren eta bizikletak albo batera utziz, garraio berrien alde jo zuten gure aitona-amonak.

Baina, gaur egun, 2011 urtean bizi garen bitartean, garraio sinple gero eta zale gehiago lortzen ditu, ingurumena eta diruzorroa zaintzen bait du. Zer gertatuko da hamar urte barru? Bizikleta gehiago ala gutxiago izango dira gure artean? Ikusiko dugu.

Solución/ebazpena: "Contemplando y observando" : Amurrio Babiotik ikusita (Araba) [2008/05/03]

No hay comentarios:

Publicar un comentario