2009-09-16

Erabil nazazu, mesedez!

Ba daude gure herrietan eta hirietan zoritxarrez ia erabiltzen ez diren tramankulu batzuk. Zakarrontziak. Kaleetan zehar, banaka eta inorekin berba egiteko aukerarik ez, egun osoan zehar, bai izozteekin bai eguerdiko eguzki beroarekin gure zain daude, gure zikinkeriak hartzeko.
Baina... gutxitan ematen diogu plazerra eta nahiz eta ondoan izan, zorura botatzen dugu zakarra!! Ai ene!!!

Beharbada, itxura askotakoak ikus ditzakegu. Kasu honetan, niri behintzat bi gauza etortzen zaizkit burura, batetik Iñaki Perurena harrijasotzaile ospetzuak soilik mugi dezaken harrobi puxka eta bestetik, neolitoko kakontzia. Eta zuei?


Solución/ ebazpena: "No me quites el sostén": Nerbioi ibaia, Ugartebetxi auzoa, Amurrio (Araba) [10/09/2009]

No hay comentarios:

Publicar un comentario