2009-12-17

Zintzilik

Zintzilikaturik nago, egurrezko txontxongilo zahar baten antzera. Gela ilun baten txoko batetan ahazturik nabil. Inork ez nau gogoratzen eta hilabeteak pasa ditut bakardadean, txiste txarrak neure buruari kontatuz.

Baina duela aste batzuk gizon potolo batek hartu ninduen eta iraganbide batetan utziz alde egin zuen. Ordu batzuk igaro ondoren tipo hori bueltatu zen eta argia erakutzi zidan. Itxutu nintzen momentu batez...

Konortea berreskuratu nuenean zintzilikaturik nengoen berriz ere, baina zerbait aldaturik nabaritzen nuen, ez nengoen ni bakarrik eta nire gorputik argi berezi bat somatzen nuen.

Aske nago berriro!


Solución/ ebazpena: "A ras de suelo": Geltoki plaza, Artziniega (Araba) [2009/12/11]

1 comentario: